Reparazea - Narbarte bideaReparazea - Narbarte bidea
Bertizaranako udala

2021 ekitaldiko aurrekontuko 7. aldaketaren hasiera bateko onespena

Bertizaranako Udalak, 2021eko ekainaren 18an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2021eko aurrekontu orokor eta bakarreko 7. aldaketeren espedientea.

Aldaketa espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek haiek azter ditzazten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzazten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearekin eta irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, 2/1995 Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatutako espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, aitzineko paragrafoan aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan

7. AURREKONTU ALDAKETA

KREDITU GEHIGARRIA

"  Genero-indarkeriari buruzko prestakuntza eta sentsibilizazioa” aurrekontu-aplikazioa sortu, 1200 eurokoa, afektatua dagoen diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatzen dena.

Bertizaran, 2021eko ekainaren 21ean.




ALKATEA.- Andres Echenique Iriarte.