EDIKTUA. 2021ko kontuak. Hasierako onespena
2021ko aurrekontua likidatu ondoren, Alkatetzaren 1-03/2022 ebazpenaren bidez, likidazio hori onartzea erabaki zen eta Kontuen Batzorde Bereziaren esku jarri zen kontu orokorra osatzeko prozedura jarraitzeko.
Hori horrela, likidazio hori Nafarroako Gobernuari bidali zitzaion IDECAL plataformaren bidez, TOFLren 227. artikuluan ezarritakoa betetzeko.
Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 242. artikuluarekin bat etorriz, osatutako kontuak, Udalbatzako lehendakariak, ekainaren 1a baino lehen, toki entitateko Kontuen Batzorde Berezian aurkeztu beharko ditu, eta haien oniritzia jaso beharko dute. Hau, 2022ko martxoaren 4ean egin da.
Kontuen Batzorde Bereziak aho batez erabaki du Bertizaranako Udalaren 2021eko kontuak hasiera batean onesteko txostena egitea, ondoren Bertizaranako Udalaren iragarki oholean jendaurrean jarri ahal izateko hamabost egun baliodunean. Epe horretan interesdunek egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak edo alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte.
Kontuen Batzorde Bereziak horiek aztertu eta beharrezkotzat jotzen dituen egiaztapenak egin ondoren, txosten berria eginen da.
Kontuen Batzorde Bereziaren txostenekin eta aurkeztutako erreklamazio eta eragozpenekin batera, kontu orokorra Udalbatzari aurkeztuko zaio, irailaren 1a baino lehen onets dadin, hala badagokio.
Hau jakinarazten da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Betizaranan, 2022ko martxoaren 4ean

