Reparazea - Narbarte bideaReparazea - Narbarte bidea
Bertizaranako udala

EDIKTUA. 2020ko kontuak. Hasierako onespena

 

2020ko aurrekontua likidatu ondoren, Alkatetzaren 7-04/2021 ebazpenaren bidez, likidazio hori onartzea erabaki zen eta Kontuen Batzorde Bereziaren esku jarri zen kontu orokorra osatzeko prozedura jarraitzeko.

 

 

Hori horrela, 2021ko apirilaren 23an, likidazio hori Nafarroako Gobernuari bidali zitzaion IDECAL plataformaren bidez, TOFLren 227. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

 

Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 242. artikuluarekin bat etorriz, osatutako kontuak, Udalbatzako lehendakariak, ekainaren 1a baino lehen, toki entitateko Kontuen Batzorde Berezian aurkeztu beharko ditu, eta haien oniritzia jaso beharko dute. Hau, 2021eko maiatzaren 21ean egin da.

 

Kontuen Batzorde Bereziak aho batez erabaki du Bertizaranako Udalaren 2020ko Kontuak hasiera batean onesteko txostena egitea, ondoren Bertizaranako Udalaren iragarki oholean jendaurrean jarri ahal izateko hamabost egun baliodunean. Epe horretan interesdunek egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak edo alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte.

 

Kontuen Batzorde Bereziak horiek aztertu eta beharrezkotzat jotzen dituen egiaztapenak egin ondoren, txosten berria eginen da.

 

Kontuen Batzorde Bereziaren txostenekin eta aurkeztutako erreklamazio eta eragozpenekin batera, kontu orokorra Udalbatzari aurkeztuko zaio, irailaren 1a baino lehen onets dadin, hala badagokio.

 

Hau jakinarazten da, behar diren ondorioak izan ditzan.

 

Betizaranan, 2021eko maiatzaren 21ean

 

Alkatea Andrés Echenique Iriarte