EDIKTOA 2025EKO KONTRIBUZIOAREN ZERGA
Honen bidez Bertizaranako biztanleei jakinarazten zaie, 2025eko urteari dagokion Kontribuzioaren gaineko Zerga ordaintzeko borondatezko epea urriaren 8an hasi eta azaroaren 8an bukatuko dela.
Helbideratutako ordainagiriak baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira azaroaren 8an.
Helbideratu gabeko ordainagiriak udalaren konturen batean ordaindu beharko dira epe horretan.
Epea bukatutakoan eta interesdurarekin atzerapenik hitzartu ezean, ordaintzeke dauden agiriak Agentzia Exekutibora bidaliko dira, premiamendu bidez kobra ditzaten, aldez aurretik jakinarazi gabe.
Dagokion ondorietarako jakinarazten da.
Narbarten, 2025eko urriaren 8an.
ALKATEA.- Andres Echenique Iriarte.

