Reparazea - Narbarte bideaReparazea - Narbarte bidea
Bertizaranako udala

Ediktoa. 2023ko kontuak. Hasierako onespena

2022ko aurrekontua likidatu ondoren, Alkatetzaren 29/2023 ebazpenaren bidez, likidazio hori onartzea erabaki da, eta Kontuen Batzorde Bereziaren esku jarri behar den kontu orokorra osatzeko prozedura jarraitzea.

 

Hori horrela, likidazio hori Nafarroako Gobernuari bidaltzen zaio IDECAL plataformaren bidez, LFHLren 227. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 242. artikuluarekin bat etorriz, Udalbatzako lehendakariak, ekainaren 1a baino lehen, toki entitateko Kontuen Batzorde Bereziaren aldeko txostena aurkeztu beharko du, 2023ko martxoaren 17an egina.

Kontuen Batzorde Bereziak aho batez erabaki du Bertizaranako Udalaren 2022. urteko kontuak hasiera batean onesteko txostena egitea, ondoren Bertizaranako Udalaren iragarki oholean jendaurrean jarri ahal izateko hamabost egun baliodunean. Epe horretan interesdunek egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak edo alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte.

Kontuen Batzorde Bereziak horiek aztertu eta beharrezkotzat jotzen dituen egiaztapenak egin ondoren, txosten berria eginen da.

Kontuen Batzorde Bereziaren txostenekin eta aurkeztutako erreklamazio eta eragozpenekin batera, kontu orokorra Udalbatzari aurkeztuko zaio, irailaren 1a baino lehen onets dadin, hala badagokio.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

 

Betizaranan, 2023ko martxoaren 17an

 

ALKATEA