Reparazea - Narbarte bideaReparazea - Narbarte bidea
Bertizaranako udala

 

Eraikuntza ordenantzaren aldaketaren behin betiko onespena

153. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

Aldaketa Eraikingintza-ordenantzan. Behin betiko onespena

Bertizaranako Udalak, 2022ko apirilaren 13an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Bertizaranako Eraikingintzako udal ordenantzaren aldaketa, 43. artikulua (“estalkiak”) eta 45. artikulua (“arotzeriak”) idazteari dagokionez.

Ordenantza hori jendaurrean egon zen 30 egunez, iragarkia 2022ko 85. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratuta.

Jendaurreko epea bukatuta eta aurkeztutako alegazioak ebatzita, Bertizaranako Udalak 2022ko ekainaren 27an egindako osoko bilkura arruntean hartutako erabakiarekin bat, behin betiko onetsi zen Bertizaranako Eraikingintzako udal ordenantzaren aldaketa. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen dira.

Bertizaranan, 2022ko ekainaren 27an.–Alkatea, AndrĂ©s Echenique Iriarte.

Onetsitako araudia (PDFa).

 

Iragarkiaren kodea: L2209963