Lan eskaintza
BETIZARANAKO UDALAREN LAN ESKAINTZA LANGABEZIAN DAGOEN PERTOSNA BAT ZERBITZU ANITZEKO LAGUNTZAILE GISA KONTRATATZEKO.
Bertizaranako Udalak enplegu eskaintza hau izapidetzen du Nafar Lansare Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Zuzendari Gerentearen 2018ko martxoaren 7ko 251/2018 Ebazpenaren oinarriekin bat etorriz eta Nafar Lansare Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Zuzendari Gerenteak Tokiko Entitateei diru-laguntza baimendua Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martzoaren 1etko 43. alean argitaratutako otsailaren 4ko 98E/2022 Ebazpenarekin bat etorriz.
KONTRATAZIO XEDEA
Langabetu baten lanaldi osoko lan-kontratazioa eskaintzea, Bertizaranako Udalean mantentze lanetarako eta askotariko zerbitzuetarako laguntzaile lanpostua betetzeko, 2022ko maitzatik azarora bitarteko aldian (sei hilabetez).
KONTRATUAREN ARAUBIDEA
Lanaldi osoko lan kontratua, aldi baterakoa, maiatza eta azaroaren artekoakoa. Soldata E mailakoa.
BALDINTZAK
Lan eskaintza honetara honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsonak aurkeztu ahal izango dira:
-Langabea izatea eta Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren mendeko Enplegu Agentzian enplegu eskatzile gisa izena emanda egotea.
-B1 gidabaimena izatea eta jasotzeko makina erabiltzeko gida baimena.
MEREZIMENDU GISA BALORA DAITEZKEEN IRIZPIDEAK
Honako irizpide hauek hartuko dira kontuan lanpostua lortu nahi duten pertsonek aurkeztutako kurrikulumna eta ekaintzak baloratzeko orduan:
-Bideak eta bideak mantentzeko eta garbitzeko lanetan esperientzia izatea.
-Igeltserotzari buruzko ezagutzak.
-Bereziki kalteberak diren kolektibo hauetako batekoa izatea:
1- Errenta bermatua jasotzen duten pertsonak; gutxienez ere %33ko desgaitasuna frogatzen dutenak; genero indarkeriaren biktima diren emakumeak; babes sistema batetik etorrita autonomia prozesu batean sartuta dauden 18 eta 21 urte bitarteko gazteak; eta 51 urtetik gorakoak
2- Emakumeak.
3- 45 urtetik gorako gizon emakumeak edo 30 eta 44 urte bitartekoak eta iraupen luzeko langabeak (gutxienez 12hilabeteko langabezia aurreko 18 hilabeteetan).
4- Aurreko baldintzak betetzen ez dituzten gizonezkoak.
- Enplegu-eskatzaileak mendeko pertsonak bere kargura izatea.
-Euskara jakitea.
IZENA EMATEKO EPEA ETA MODUA
Lan eskaintza honen iragarkia argitaratu ondoren, interesdunek udalera jo beharko dute maiatzaren 2tik maiatzaren 9a arte (biak barne).
-Telefonoz, bulego orduetan (08:30-14:00etara).
-Posta elektronikoz: udala@bertizarana.eus
- www.bertizarana.eus wegunearen egoitza elektronikoan aurkeztutako eskabidearen bidez.
HAUTAKETA ETA KONTRATAZIO PROZEDURA
Izangaien eskaerak jaso ondoren, Udala pertsona horiekin harremanetan jarriko da, Andres Echenique Iriarte alkate jaunak elkarrizketa bat egin dezan. Elkarrizketak banaka egingo dira udaletxeko instalazioetan edo telefonoz, COVID 19 ak sortutako pandemia egoera deta eta ezarritako segurtasun neurriak errespetatzu, eta gehienez ere 5 egun naturaleko epean, izangaien zerrenda jasotzen denetik zenbatzen hasita.
Kontratazio organoa Alkatetza izango da, Alkatearen Ebazpen bidez.
Bertizaranan, 2022ko apirilaren 29an.
ALKATEA