Reparazea - Narbarte bideaReparazea - Narbarte bidea
Bertizaranako udala

2022. urteko zerga tasak

Bertizaranako Udalak, 2021eko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoarekin bat, erabaki hau hartu zuen:

1. 2022. urterako zerga tasak ezartzea, irizpide hauei jarraikiz:

1.1. Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuziorako %0,18ko zerga ezartzea.

1.2. Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifei 1,4 indizea aplikatuko zaie.

1.3. Eraikuntza, obra eta instalazioen gaineko zerga ordainarazteko karga tasa hauek ezartzea:

–Obra berrietarako edo etxebizitzak zaharberritzeko exekuzio materialaren aurrekontuaren %3,5, titularraren ohiko bizileku iraunkorra ez bada.

–Titularraren ohiko bizileku iraunkorra den eta merkataritza-jarduerarik egiten ez den lehen etxebizitza birgaitzeko obretarako exekuzio materialaren aurrekontuaren %2.

–%5, industria-jarduerak ezartzeko obretan.

1.4. Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 2ko 2/1995 Foru Legean ezarritako koefizienteak aplikatzea. Karga tasa % 8koa izanen da.

1.5. Zirkulazio zergaren tarifak aplikatzea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoaren arabera.

2. Udalaren eskumeneko baliabideei eragiten dieten tasa eta prezio publikoak haiek arautzen dituzten ordenantza fiskaletan adierazitakoaren arabera mantenduko dira.

3. Erabaki honek 2022ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

4. Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Bertizaranan, 2021eko azaroaren 29an.–Alkatea, AndrĂ©s Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2118413