Reparazea - Narbarte bideaReparazea - Narbarte bidea
Bertizaranako udala

EDIKTUA. TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGALUEN GAINEKO ZERGA 2021


Honen bidez, Bertizaranako biztanleei jakinarazten zaie, 2021eko urteari dagokion
trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko borondatezko epea ekainaren 21ean hasi eta uztailaren 21an bukatuko dela.

Helbideratutako ordainagiriak baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira ekainaren 22an.

Helbideratu gabeko ordainagiriak udalaren konturen batean ordaindu beharko dira epe horretan.

Epea bukatutakoan eta interesdurarekin atzerapenik hitzartu ezean, ordaintzeke dauden agiriak Agentzia Exekutibora bidaliko dira, premiamendu bidez kobra ditzaten, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Dagokion ondorietarako jakinarazten da.




Bertizaran, 2021eko ekainaren 21ean.




ALKATEA.- Andres Echenique Iriarte.