Reparazea - Narbarte bideaReparazea - Narbarte bidea
Bertizaranako udala

Lan Eskaintza

Lan eskaintza

BETIZARANAKO UDALAREN LAN ESKAINTZA LANGABEZIAN DAGOEN PERTOSNA BAT ZERBITZU ANITZEKO LAGUNTZAILE GISA KONTRATATZEKO.

Bertizaranako Udalak enplegu eskaintza hau izapidetzen du Nafar Lansare Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Zuzendari Gerentearen 2018ko martxoaren 7ko 251/2018 Ebazpenaren oinarriekin bat etorriz eta Nafar Lansare Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Zuzendari Gerenteak Tokiko Entitateei diru-laguntza baimendua Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martzoaren 1etko 47. alean argitaratutako otsailaren 9ko 52E/2021 Ebazpenarekin bat etorriz.

KONTRATAZIO XEDEA

Langabetu baten lanaldi osoko lan-kontratazioa eskaintzea, Bertizaranako Udalean mantentze lanetarako eta askotariko zerbitzuetarako laguntzaile lanpostua betetzeko, 2021ko maiatzaren 2tik azaroraren 2a bitarteko aldian sei hilabetez.

KONTRATUAREN ARAUBIDEA

Lanaldi osoko lan kontratua, aldi baterakoa, maiatzaren eta azaroaren artekoakoa. Soldata E mailakoa.

BALDINTZAK

Lan eskaintza honetara honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsonak aurkeztu ahal izango dira:

-Langabea izatea eta Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren mendeko Enplegu Agentzian enplegu eskatzile gisa izena emanda egotea.

-B1 gidabaimena izatea.

MEREZIMENDU GISA BALORA DAITEZKEEN IRIZPIDEAK

Honako irizpide hauek hartuko dira kontuan lanpostua lortu nahi duten pertsonek aurkeztutako kurrikulumna eta ekaintzak baloratzeko orduan:

-Bideak eta bideak mantentzeko eta garbitzeko lanetan esperientzia izatea.

-Igeltserotzari buruzko ezagutzak.

-Bereziki kalteberak diren kolektibo hauetako batekoa izatea:

           1- Errenta bermatua jasotzen duten pertsonak; gutxienez ere %33ko desgaitasuna frogatzen dutenak; genero indarkeriaren biktima diren emakumeak; babes sistema batetik etorrita autonomia prozesu batean sartuta dauden 18 eta 21 urte bitarteko gazteak; eta 51 urtetik gorakoak

         2- 45 urtetik gorako gizon emakumeak edo 30 eta 44 urte bitartekoak eta iraupen luzeko langabeak (gutxienez 12hilabeteko langabezia aurreko 18 hilabeteetan).

- Enplegu-eskatzaileak mendeko pertsonak bere kargura izatea.

-Euskara jakitea.

IZENA EMATEKO EPEA ETA MODUA

Lan eskaintza honen iragarkia argitaratu ondoren, interesdunek udalera jo beharko dute martxoaren 22tik martxoaren 31a arte (biak barne).

-Telefonoz, bulego orduetan (08:30-14:00etara).

-Posta elektronikoz: udala@bertizarana.eus

- www.bertizarana.eus wegunearen egoitza elektronikoan aurkeztutako eskabidearen bidez.

HAUTAKETA ETA KONTRATAZIO PROZEDURA

Izangaien eskaerak jaso ondoren, Udala pertsona horiekin harremanetan jarriko da, Andres Echenique Iriarte alkate jaunak elkarrizketa bat egin dezan. Elkarrizketak banaka egingo dira udaletxeko instalazioetan edo telefonoz, COVID 19 ak sortutako pandemia egoera deta eta ezarritako segurtasun neurriak errespetatzu, eta gehienez ere 5 egun naturaleko epean, izangaien zerrenda jasotzen denetik zenbatzen hasita.

Kontratazio organoa Alkatetza izango da, Alkatearen Ebazpen bidez.

Bertizaranan, 2021eko martxoaren 22an.

ALKATEA