Reparazea - Narbarte bideaReparazea - Narbarte bidea
Bertizaranako udala

EDIKTOA 2026KO KONTRIBUZIOAREN ZERGA

 

Honen bidez Bertizaranako biztanleei jakinarazten zaie, 2026ko urteari dagokion Kontribuzioaren gaineko Zerga ordaintzeko borondatezko epea urriaren 1ean hasi eta urriaren 31an bukatuko dela.

Helbideratutako ordainagiriak baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira azaroaren 2an.

Helbideratu gabeko ordainagiriak udalaren konturen batean ordaindu beharko dira epe horretan.

Epea bukatutakoan eta interesdurarekin atzerapenik hitzartu ezean, ordaintzeke dauden agiriak Agentzia Exekutibora bidaliko dira, premiamendu bidez kobra ditzaten, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Dagokion ondorietarako jakinarazten da.

 

Narbarten, 2026ko irailaren 28an.

 

ALKATEA.- Andres Echenique Iriarte.