EDIKTOA Jarduera Ekonomikoen Zerga 2026
Honen bidez Bertizaranako biztanleei jakinarazten zaie, 2026ko urteari dagokion Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga ordaintzeko borondatezko epea urriaren 1ean hasi eta urriaren 31an bukatuko dela.
Helbideratutako ordainagiriak baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira azaoraren 2an.
Helbideratu gabeko ordainagiriak udalaren konturen batean ordaindu beharko dira epe horretan.
Epea bukatutakoan eta interesdurarekin atzerapenik hitzartu ezean, ordaintzeke dauden agiriak Agentzia Exekutibora bidaliko dira, premiamendu bidez kobra ditzaten, aldez aurretik jakinarazi gabe.
Dagokion ondorietarako jakinarazten da.
Narbarten, 2026eko irailaren 28an.
ALKATEA.- Andres Echenique Iriarte.

