Reparazea - Narbarte bideaReparazea - Narbarte bidea
Bertizaranako udala

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 206. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin batera, 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 32. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat etorriz, eta aurrekontua betearazteko oinarriekin bat etorriz, aldaketa espedienteak jendaurrean egonen dira Udalaren iragarki oholean, hamabost egun naturaleko epean, herritarrek edo interesdunek egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak edo alegazioak aurkez ditzaten.

 

Epe hori iraganik, eta inork erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu ezean, hasierako onespenaren erabakia behin betiko onetsitzat joko da, eta jendaurreko epea igaro ondoren sartuko da indarrean.

 

Erreklamazioak edo alegazioak aurkezten badira, Udalbatzak berariazko erabakia hartu beharko du haiek ebazteari eta proposatutako aldaketa behin betiko onartzeari buruz. Aldaketa hori indarrean jarriko da behin betiko testua toki-erakundearen iragarki-oholean argitaratu ondoren.

AURREKONTUKO 4. ALDAKETA

KREDITU GEHIAGARRIA

1532 6290001 aurrekontuko aplikaziotik, “Legasako Santa Katalina kaleko obra”, 48500 euro, 8701001 aurrekontuko aplikazioarekin (“Diruzaintzako gerakin afektatua”) finantzatuta, 48500 euro.

AURREKONTUKO 5. ALDAKETA

APARTEKO KREDITUA

1522 2276002 “Bizikidetza hitzarmena” aurrekontu-aplikaziotik, 2420 euroko zenbatekoa, 8700000 aurrekontu-aplikazioaren bidez finantzatua (“Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina”), 2420 euroko zenbatekoa.

AURREKONTUKO 6 . ALDAKETA

KREDITU GEHIGARRIAA

9200 6220001 “Igogailua” aurrekontuko aplikaziotik, 74.000 euroko zenbatekoaz, 8701001 aurrekontu-aplikazioaren bidez (“Diruzaintzako gerakin afektatua”) finantzatzen dena, 74000 euroko zenbatekoaz.