Reparazea - Narbarte bideaReparazea - Narbarte bidea
Bertizaranako udala

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Bertizaranako Udalak, 2024ko azaroaren 18an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen aldeko Bertizaranako Udalaren balorazio txostena eguneratzeko proiektuari hasiera ematea.

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko foru legea).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da, udal bulegoetan eta Udalaren web-orrian, aurkez ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Bertizarana, 2026eko otsailaren 23an.–Alkatea, Andres Echenique Iriarte.

/docs/Actas/2025.09.01_054_2025_TRABAJO.pdf