Reparazea - Narbarte bideaReparazea - Narbarte bidea
Bertizaranako udala

EDIKTOA Jarduera Ekonomikoen Zerga 2025

 

Honen bidez Bertizaranako biztanleei jakinarazten zaie, 2025ko urteari dagokion Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga ordaintzeko borondatezko epea urriaren 1ean hasi eta urriaren 31an bukatuko dela.

Helbideratutako ordainagiriak baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira urriaren 31an.

Helbideratu gabeko ordainagiriak udalaren konturen batean ordaindu beharko dira epe horretan.

Epea bukatutakoan eta interesdurarekin atzerapenik hitzartu ezean, ordaintzeke dauden agiriak Agentzia Exekutibora bidaliko dira, premiamendu bidez kobra ditzaten, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Dagokion ondorietarako jakinarazten da.

 

Narbarten, 2025eko urriaren 1ean.

 

ALKATEA.- Andres Echenique Iriarte.