Reparazea - Narbarte bideaReparazea - Narbarte bidea
Bertizaranako udala

EDIKTOA Landa eta hiriko Udal Zerga 2024

 

Honen bidez Bertizaranako biztanleei jakinarazten zaie, 2024ko urteari dagokion landa eta hiriko gaineko Zerga ordaintzeko borondatezko epea urriaren 4ean hasi eta azaroaren 4an bukatuko dela.

Helbideratutako ordainagiriak baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira azaroaren 4ean.

Helbideratu gabeko ordainagiriak udalaren konturen batean ordaindu beharko dira epe horretan.

Epea bukatutakoan eta interesdurarekin atzerapenik hitzartu ezean, ordaintzeke dauden agiriak Agentzia Exekutibora bidaliko dira, premiamendu bidez kobra ditzaten, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Dagokion ondorietarako jakinarazten da.

 

Bertizaranan, 2024ko irailaren 30ean.

 

ALKATEA.- Andres Echenique Iriarte.