Reparazea - Narbarte bideaReparazea - Narbarte bidea
Bertizaranako udala

Aldaketa, Legasako kamioien aparkalekua arautzen
duen ordenantzan. Hasierako onespena

Bertizaranako Udalak, 2022ko abenduaren 30(e) an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Legasan kamioien aparkalekuaren erabilera arautzen duen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza fiskala behin betiko onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Legasako kamioien aparkalekurako tarifen eranskina honela aldatuko da:
1. Bertizaranan erroldatuta dauden bizilagunak eta zirkulazio zergaren eta/edo jarduera ekonomikoen gaineko zergaren zergadunak udalerri honetan: 245 euro urtean.
2. Bertizaranan erroldaturiko bizilagunak, zirkulazio zerga edota jarduera ekonomikoen gaineko zerga ordaintzen ez dutenak: 485 euro/urteko.
3. Besteek, 725 euro urtean.

 

Bertizaranan, 2022ko abenduaren 30(e)an.–AndrĂ©s Echenique Iriarte.