HELPBIDEA PROIEKTUARI DAGOZKION PLAKAK HIRIGUNETIK KANPOKO UDALERRIKO BIZITZETAN JARRIKO DIRELA IRAGARTZEKO
Bertizaranako Udalak udalerriko bizitza sakabanatuak aurkitzeko eta seinaleztatzeko jarduketak egin ditu Helbpidea Proiektuari lotuta. Proiektu honen helburua larrialdi-zerbitzuek (suhiltzaileek, anbulantziek…) sakabanatutako bizitza horiek lokalizatzen laguntzea da.
Udalerriko sakabanatuetako bakoitzak zenbaki edo lokalizatzaile bat du (posta-helbidearekin inolako loturarik ez duena), eta horren bidez, Foru Komunitatean jarduten duten larrialdi-zerbitzu guztiek udalerriko bizitza bakoitza galbiderik gabe aurkitu ahal izango dute.
Udal Bando honen bidez jakinarazten da urriaren 19tik 30era bitartean
Bertizaranako Udaleko zerbitzu anitzetako langileek Helpbidearen identifikazio-plakak jarriko dituztela bizitza bakoitzean. Plaka bakoitzak dagokion zenbakia edo lokalizatzailea, bizitzaren izena eta Udalaren ikurra jasotzen ditu. Plaka horiek leku ikusgarri batean jarri beharko dira, funtzionaltasuna bermatu ahal izateko.
Informazio gehiago behar duen edozein interesdun Udalarekin harremanetan jar daiteke ohiko bideak erabiliz.
Jakin dadin argitaratzen dut
Bertizaranan, 2020ko urriaren 16an.
ALKATEA.- Andres Echenique Iriarte