Reparazea - Narbarte bideaReparazea - Narbarte bidea
Bertizaranako udala

Bertizko Jaurerria

Testua: parquedebertiz.es

Bertiz Nafarroako Mendialdeko Kantauri aldeko Ibarretan dago -zehatzago, Bertizaranako Oieregin- eta leku berezia da, bitxia eta eder-ederra da. Oihan handi eta heldua du, oihaneko basa fauna ere eta ongi kontserbaturik dago. Horra hor leku hori Natur Parke izendatzeko arrazoiak. Zehazki, 1984an hartu zuen erabaki hori Nafarroako Gobernuak, eta horrela bete zen aurreko jabe Pedro Ziga Mayo eta Dorotea Fernandez jaun-andreen borondatea.

Bada, Bertiz aipatutako guztia da, baina gehiago ere bai: Nafarroa bisitatzen ari diren gizon-emakume aunitzen jomuga. Jende horri begira eginak daude Bertizko ekintzak eta programak. Badute beren nahiak betetzeko aukera, leku honek dituen balioak zainduta. Beraz, Bertizek ongi erakutsi du erabilera eta kontserbazioa bateragarri direla.

Bertizko parkea
Telefonoa: 948 592 421
Email: cinberti@navarra.es
Web: www.parquedebertiz.es