Reparazea - Narbarte bideaReparazea - Narbarte bidea
Bertizaranako udala

Ondarea · Historia

Bertizarana  Nafarroako Iparraldeko udalerria da, Iruñeko Merindadean kokatua eta Bidasoa ibaiak zeharkatua. Bertizarana Iruñetik 40 kilometrora dago, Donostiatik 54ra eta Gasteiztik 60ra. Legasa, Narbarte eta Oieregiko kontzejuek osatzen dute udalerria. Populazioaren gehiengoa elebiduna da eta nagusiki euskaraz hitz egiten da.

Armarriak fondo urdina du eta lami bat agertzen da ispilu bat duela eskuineko eskuan eta orrazi bat ezkerrekoan. Lamiaren aldeetan piztuta dauden bi kandela agertzen dira.

1421an Bertizko Pedro Miguel (Mitxeto bezala ezagutua) ezkutariak, Carlos III.a erregea lagundu zuen gerra ekiditeko bitartekaritza lanak eginez. Egindako lanaren eske rona adierazteko erregeak armarria eman zion. Lami bat daukan armarri horrek gaur arte iraun du.