1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak
AKATS ZUZENKETA, irailaren 16ko 9/2020 Foru Lege-dekretuarena. Foru
lege-dekretu horren bidez ezartzen da, Nafarroako Foru Komunitatean, COVID-19ak
eragindako osasun krisiari aurre egiteko osasun arloko prebentzio eta euste
neurriak ez betetzeagatik aplikatu beharreko zehapen araubidea.
Akats bat atzeman denez irailaren 16ko 9/2020 Foru
Lege-dekretuan, Nafarroako Foru Komunitatean, COVID-19ak eragindako osasun
krisiari aurre egiteko osasun arloko prebentzio eta euste neurriak ez
betetzeagatik aplikatu beharreko zehapen araubidea ezartzen duen horretan
(2020ko 211. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, irailaren 17koan),
bidezkoa da hura zuzentzea:
Honako hau dioen tokian:
“–Xedapen gehigarri
bakarra.–Eskumena.
Falta arin eta astunengatiko zehapen espedienteak
ireki, instruitu eta ebaztea udalei dagokie, baldin eta udal horiek 50.000
biztanletik gorakoak badira, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio
Publikoko eta Barneko kontseilariari, gainerako udalerrietan.”
Honako hau behar du:
“–Xedapen gehigarri
bakarra.–Eskumena.
Arau-hauste arin eta astunengatiko
zehapen espedienteak ireki, instruitu eta ebaztea udalei dagokie, baldin eta
udal horiek 50.000 biztanletik gorakoak badira.”
Iruñean, 2020ko irailaren
18an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko
kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.
Iragarkiaren kodea:
F2010803